XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakoitza bere aldetik, gauzon billa asi ziran.

Lenengoak zagi bat, norbaitengandik lortuta, urez beterik zuala, ardandegiko bidea artu zuan.

Ardandegiko gizonari, aberats baten morroia zala, esan zion, eta zeukan ardoa ez zala ainbestekoa, eta aldatzea nai zuala ugazabak.

- Aberatsari edozein mesede egin bear zaio, eta ekarri zagi ori eta artu orren ordez emen gordeta daukadan ardorik onena.

Estudianteak bere zagia utzi eta, bestea besapean zuala, etxera bidea artu zuan.

Azokara joan zan bigarrena, aragi billa.

Aari bat urruntxotik ikusi eta pozik urreratu zan beragana.

Laister egin zuan tratua jabearekin.

- Etorri nerekin, gizon, eliz orretara.

- Ortxe dago nere nagusia, eta laister dezu eskutan dirua.

- Egon ementxe, nik apaiza bertara ekarri arte.

Eta aurrenengo aitortegira joan eta: - Jauna, an ate ondoan ageri dan gizona, aitortzera dator.

Dirua eta dirua aitatuko dizu. Gizagajoa ergela da-ta!.